martes, 5 de abril de 2011

artea eta kultura.

1. XIII. mendetik aurrera, kultura indartu egin zen berriro.
XIII. mendean, ekonomiaren eta gizartearen egoera berriaren
ondorioz, kultura ere aldatu egin zen. Zientzia, kultura eta
arteekiko interesa piztu zen berriz. Hala ere, biztanle gehienek
ez zekiten ez irakurtzen, ezta idazten ere.
Burgesek eta errege batzuek, GaztelakoAlfontso x.ak eta
Aragoiko Alfontso v.ak, adibidez, arteak eta zientziak bultzatu
zituzten. Pixkanaka, kultura monasterioetakoesparru
erlijiosotik irten eta hirietako bizimoduan sartu zen.
Zenbait hiritan, Toledo, Murtzia edo Sevillan, esaterako,
jakitun musulman, judu eta kristauek Antzinaroko tratatuak
kopiatu eta itzultzen zituzten.